XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JOHN: Nik ez dut familiarik, ulertzen?

Zaldia daukat lagun bakarra.

(Etenaldia)

Esku-pultsuan jokatzen nion aitari txikitan, eta amorrua ematen zidan berak irabazten zidalako.

Behin irabaztear egon nintzen, eta halako sua ikusi nion begietan, utzi egin niola irabazten.

Baina gero konturatu nintzen ziria sartu zidala, berriz ere ni mendean hartzeko.

GAZTEA: Uztailaren lauan gure aita beti etortzen zen etxera saski handi batekin.

Denetarik ekartzen zuen jateko eta festa egiteko.

Kristoren festa egiten genuen ostatuan.

JOHN: Ostatuan biltzen zineten?

GAZTEA: Ostatuan bizi ginen.

Eta gauez su-festak ikustera joaten ginen.

Baina gero aitak alde egin zuen.

Amak atera gintuen aurrera.

Etxeko hipoteka berreskuratzeko zazpi ahalak eginez.

(Jakako patrika haztatuz) Aldean daramat, oroitzapen gisa. Ikusi nahi duzu?

(GAZTEAk kartak bota ditu mahai gainera)

JOHN: Ez dio ardura.

Zerbait duzu aitarekin?

GAZTEA: Mundu guztiak du zerbait aitarekin.

Ez duzu Ediporen istorioa ezagutzen?

JOHN: Ez.

(JOHNek zurrutada hartu du botilatik.)

(Mahai gainean lehen baino botila gehiago ageri dira, erdi hutsik, erdi beteta)

GAZTEA: Segi istorioa kontatzen.

Zer esan behar duzu artzain bizitzaz?

JOHN: (Zurrutean) Oso lagun onak nituen mendian: Leo Arriaga eta Luciano Egia, gixajoa.